Itxi

Musika

"Kanpotik dirudien bezain zoragarria da Musikenen ikastea"

Musikaz bizitzea amets duten ikasleekin hizketan aritu gara Euskadi Irratiko Faktorian; Musikeneren eraikin berrian egin dugu hitzordua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiak eraikin berria du ikasturtea hasi zenetik; Donostiatik mugitu gabe, baina Miramar Jauregitik EHUk Ibaetan duen campusera joanda daude musika ikasten ari diren gazteak. Ane Ibarra biolin-jotzailearekin, Karlos Rubio perkusionistarekin eta Elena Arbonies klarinete-jotzailearekin aritu gara hizketan 'Faktoria'n.

Eraikin berrian "aldaketa nabarmena" sumatu dutela kontatu digute ikasleek, "entsegutarako kabina eta espazio askoz gehiago" dagoelako, besteak beste. Perkusioaren kasuan, "akustika eta materiala ere hobeak" direla kontatu digute.

"Musika ikasketak oso exigenteak" direla aitortzen dute ikasleek; sarritan argitu aurretik sartzen dira Musikenen, eta ateratzerako, ilunduta dago berriz ere. "Eskolak hartzeko eta ikasteko, ordu asko sartu beharra dago, baina gure hautua izan da eta horrekin pozik gaude". Hainbeste ordu hortara ematea "merezi duela" kontatu digute, oso goi mailako irakasleak dituztelako. "Pribilejio bat da halako maisuekin aritzea".

 

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)