Umorea
Inoiz euskal loteriarik bada, iragarkirako, Txurikoren kanta
Idoia Torregaraik gabonetako iragarki historikoen zerrenda osatu du gaur 'Faktoria'n. Tartean, jakina, loteriarena aipatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Idoia Torregaraik gabonetako iragarki historikoen zerrenda osatu du gaur 'Faktoria'n. Tartean, jakina, loteriarena aipatu du. Azken urteotan Gabonetako loteriaren iragarkiak lortu duen ospea ikusita, "etorkizuneko euskal loteriarentzat" proposamena ekarri digu Torregaraik.
Istorio hunkigarriak nahi badira, Torregaraik uste du euskal errepertorioan badugula kantu ezin aproposagoa: Txuriko. Txomin Artolaren kantuari buelta emango lioke Idoia Torregaraik: "legatz baten bila beharrean, loteriaren dezimoaren atzetik abia dadila txakurra, eta jakina, hil beharrean, onik atera behar luke Txurikok".
Famosa etxeko panpinak, Pescanova etxeko Rodolfo otarrainxka... denak gogorarazi dizkigu, bere asteroko umore tartean, Idoia Torregaraik.
>