Itxi

Urkullu Lehendakaria

'Armagabetze prozesuan ETAk ez du ezer nahi Eusko Jaurlaritzarekin'

Luhusoko atxiloketek ez dutela ezustean harrapatu esan digu Iñigo Urkullu lehendakariak. Eta salatu du ETAk muzin egin diola armagabetzean laguntzeko Jaurlaritzaren eskaintzari behin eta berriz.      

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatu du Maite Artolak 'Faktoria'n, Euskadi Irratiaren Gasteizko egoitzan. Luhusoko atxiloketek ez dutela ezustean harrapatu esan digu.

ETAren armagabetzeari buruz, Eusko Jaurlaritzaren eskaintza eta proposamena hor daudela berretsi du lehendakariak nahiz 'ETAk behin eta berriz muzin egin dion eskaintza horri'. 'Egin dezatela nahi duten bezala' esan du lehendakariak, baina prozesuak bermeak behar ditu ETAren amaiera ordenatua izan dadin.

Autodeterminazioren inguruan, 2019an edo 2020an herri kontsulta egin ahal izatea espero duela ere aipatu du.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)