Faktoria
Korrontzi Benefic: Umeei irribarrea eragin nahian
Taldeko Agus Barandiaran soinu jole eta kantariak azaldu digu proiektua 'Faktoria'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kantuarekin eta bideokliparekin batera, hiru kontzertuk osatuko dute Korrontzi Benefic proiektua. Agus Barandiaran taldeko soinu jole eta kantariak kontatu digu “umeekin aritzen diren bi Gobernuz Kanpoko Erakunderi bideratuko” zaiela egitasmo honekin bildutako dirua: Gizakien Lurra eta Aitzina elkarteei.
Edozein modutan, umeek “diruaz baino, maitasunaz eta ilusioaz” gehiago ulertzen dutenez, ume horiek margotutako postalak haiei bidaltzeko aukera ere ematen du diskoarekin datorren marrazki sortak.
Abenduaren 27an Gasteizen, 29an Bilbon eta 30ean Azpeitian izango dira Korrontzi Benefic emanaldiak.