Pelikula berria
'Errementari', euskarazko film berriaren grabaketan izan gara
Euskadi Irratia
EiTB
Aiako Agorregin ari dira grabatzen egunotan "Patxi Errementari" kondaira ezaguna abiapuntu duen luzemetraia. Paul Urkijo gidoigile eta zuzendariaren lehen lan luzea da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kandido Uranga, Eneko Sagardoi, Itziar Ituño, Ramon Agirre... euskal aktore ezagunenetakoak elkartu ditu Errementari pelikulak. Paul Urkijo zuzendariak hainbat laburmetrariaren ostean, luzemetraia fantastiko eta misteriotsua errodatzeari ekin dio. "Bost urteko lanaren" emaitza dela esan digu, eta ilusioz sumatu dugu.
Euskaraz izango da luzemetraia, XIX. mendean kokatu dute eta orduko Arabako euskararen ikutuak izango ditu. Urkijo bera, Ramon Agirre eta Kandido Urangarekin egon ahal izan gara errodajean bertan.