Itxi

Liburu berria

Junkal Lertxundi: 'Hildako anaiaren opari moduan hartu dut liburua'

Euskadi Irratia

EiTB

Xabier Lertxundi 2007an hil zen bidaia liburu bat amaitzen ari zela. Junkal Lertxundi arrebak amaitu du Xabiren inguruko gogoetak erantsiz, "Mustafa Megobari, Kaukaso Kurdistan bizikletaz" liburuan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabi Lertxundik Kaukaso mendietan eta Kurdistan inguruan egindako bidaia da liburuaren ardatza, baina liburua ez du berak soilik idatzi. 2007an Xabi istripuz hil ostean, bere arreba Junkalek hartu du amaitzeko ardura. Kaukaso eta Kurdistan inguruetako bidaia soilik ez, anai arreben arteko harremana, eta bizitza eta heriotzaren inguruko gogoetak ere jasotzen dira 'Mustafa Megobari, Kaukaso Kurdistan bizikletaz' liburuan.

Junkal Lertxundi izan dugu gonbidatu 'Faktoria'n, eta liburua idaztea "anaiak egindako opari" moduan hartu duela kontatu digu. Bizikletaz egindako bidaia harrigarria da lanaren oinarria, Georgia eta Kurdistan inguruko lurretan bereziki. Junkalen idatzien bidez ezagutuko dugu aldiz, Xabi Lertxundi, kronika horien egilea. Eta tartean Mustafa edo Megobari izenak hartuko dituen bidaia laguna dago, 2001ean Xabirekin batera bidaiatu zuen Igor Alberdi. Xehetasun guztiak kontatu dizkigu Junkal Lertxundik.

Audioak (1)