Azokak
Josebe Blanco: 'Azoketan baserritarrei sarri ez zaie errespeturik'
Azoketan baserritarrak atrezzoaren parte direla salatu digu gure mikrofonoetan. Azoken funtsa, azoka handienetan behintzat, galdu delakoan da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gogoeta interesgarriak utzi dizkigu 'Faktoria'n Josebe Blanco baserritar eta gaztagileak. Kezkatuta da azoketako joerarekin, baserritarrak eta azoketara, bereziki handienetara, hurbiltzen diren herritarrak 'interes ezberdinekin' hurbiltzen direla dio. Are gehiago, 'errespetua' eskatu du.
Udaleri ere utzi die mezua. 'Udalek helburuak argi izan beharko lituzkete azoka antolatzean, eta gero horiek bete diren ikusi. Baserritarrak laguntzea bada helburua, suma dadila hori, lan egin dezatela gurekin'.
Atrezzoa baino gehiago direla aldarrikatu du gure mikrofonoetan Josebe Blancok.
Josebe Blancok.