Kargatzen...
Itxi

Arantxa Tapia sailburua

Tapia: 'Oso baikor izanda, 2023tik aurrera martxan legoke AHT'

Leer en Castellano

Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburua izan da Euskadi Irratiko 'Albiste Faktoria'ko lehen gonbidatua. Eusko Jaurlaritzak gutxienez 4 urtez atzeratu du Abiadura Handiko Trena Euskadin martxan jartzearen data. Espainiako gobernuak 2019ko datari eutsi badio ere, Arantxa Tapia sailburuaren hitzetan, 'oso baikor izanda ere, 2023 aurretik ez da AHT martxan izango'. Tapiak zaila ikusten du Rajoyren gobernuak lan guztien ardura Jaurlaritzaren esku uztea baina, egoera horretan ere, ez litzake aurrikuspena beteko.

Altzairugintzaren krisiari dagokionez, euskal portuen etorkizunean eragina duela aitortu du Tapia sailburuak. Baina, ekonomiaren garapeneko sailburuaren hitzetan, 'ez du biziraupena arriskuan jarriko'. Oraindik lehiakorra dela gaineratu du Arantxa Tapiak, baina aktibitate berriak bilatzeko beharra ikusten du.

 

en du.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)