Itxi

Elkarrizketa

Auritz Oihaneder, Donostiatik Taiwanera futbol irakasle

Emakume eta gizonen Taiwango futbol selekzioan ari da lanean Auritz Oihaneder, prestatzaile fisiko eta taktiko moduan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Oso pozik' dago Taiwanen Auritz Oianeder, 28 urteko Donostiako gaztea. Bertan, futbola ez da kirol ezagunena, beisbola baizik. 'Futboleko maila igotzeko lanean ari gara, eta jende artean zabaltzeko ere bai.  Denbora asko behar da, jokalariak ez dira profesionalak eta ez da erraza', zehaztu digu 'Faktoria'n. 2019an Asiako txapelketan parte hartzea dute orain helburu.

Gizonezko zein emakumezkoen futbol selekzioetan dabil Oihaneder. 'Asian emakumezkoen futbol maila altua da eta garrantzitsua da federazioarentzat. Dena den, bi entrenamenduak batera direnean, gizonezkoekin aritzera behartuta nago'. Real Madrilek Txinan duen futbol eskolan ibili zen aurretik eta esperientzia hura ere kontatu digu 'Faktoria'n.

gu 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)