Itxi

Faktoria

Xabier Solano: “Nire barruko istorioak kontatu ditut”

Xabier Solano "Ereñotzu" disko liburua aurkeztera etorri zaigu. Lehenengoz bere izenarekin egin duen diskoa da, 16 kantutako lan biografiko anitza.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabier Solanok Ereñotzu disko liburua aurkeztu digu. Lan biografikoa neurri handi batean. Ibilbidean hurbileko kide izan duen Jon Garmendia “Txuriya”renak dira letra gehienak, bakarren bat berak egin badu ere. Musikan aniztasuna ageri da, pop kutsutik trikitiaren ohiko moldeetara.

"Aita eta ama oso trikitizaleak dira, beraiengatik hasi nintzen ni trikitixa ikasten" gogoratu du Solanok. Honela, aita eta amaren jaiotetxeari kantu bana egin die diskoan. Trikitixarekin lotzen badugu ere, gitarra ikasten hasi zeneko kontuak ere aipatu dizkigu Ereñozuko musikariak. "Musika estilo ezberdinetatik asko ikasten da", nabarmendu du.

Kepa junkera, Gorka Sarriegi... kolaboratzaile ugarik parte hartu du “barru barruko” diskoan.

Audioak (1)