Artea eta zientzia
Eleanor Rooseveltek ume euskaldun bat babesean hartu zuenekoa...
Artearekin eta zientziarekin batera, errefuxiatutako ume euskaldunen inguruko bitxikeria historikoa kontatu digu Maishak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Badira aste batzuk Maisha gure kolaboratzaileak honakoa kontatu ziguna 'Faktoria'n: Albert Einstein errefuxiatutako ume euskaldunen babeserako batzordeko kide izan zela. Gaiari tiraka jarraitu du, eta, hala, jakin du babes talde hartako ohorezko presidentea Eleanor Roosevelt izan zela. Hori bakarrik ez, ume haietako bat babesean hartu zuela ere jakin du: Kerman Iriondo Garate bilbotarra.
Istorio bitxi honetan, argazki bat ere topatu du Mayshak. 'New Yorkeko argazki zaharren artxibo batean Eleanor Roosevelt eta Kerman ageri diren argazkia topatu dut; hura erosi, eta gizonari oparitzekotan nintzen, baina duela lau urte hil zen'. Azkenean, haren alabarekin harremanean jartzea lortu du Mayshak eta kontatu digunez, 'oso hunkigarria izan zen alabarekin elkartu eta aita zenaren argazkia ematea'.
atea'.