Diaspora
Begoña Muñiz, Argentinako ikastetxeetan euskara irakasten
Argentinako Euskal Etxea ikastetxeetan euskara ikasgaia curriculumean sartua dute eta Begoña Muñiz aritzen da irakasle lanetan. Eusko ikaskuntzaren saria jaso berri dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal etxeetan euskara ikas zitekeela bagenekien baina ez da leku bakarra. Argentinan astean ordubete eskaintzen diote euskarari Euskal Etxea ikastetxeek, Argentinako bi hiritan. Argentinako euskal etxeak sustatutako ikastetxeak dira. Eusko Ikaskuntzaren ENE saria jaso berri dute euskal kulturari eusteko egindako lanagatik. Begoña Muñiz, ikastetxeen ordezkaria saria jasotzen Euskal Herrian da eta 'Faktoria'n izan dugu bisitari.
Orain dela 10 urte hasi ziren euskara curriculumean txertatzen, eta 1.500 ikasle inguruk ikasten dute, 5 urtetik 12 -13 urtera arte. "'Oso gutxi da astean ordubete baina saiatzen gara euskara ezagutu dezaten, euskal kultura irakasten dugu eta euskara pixka bat', azaldu digu Muñizek. Ikastetxeetako familia gehienek ez dute zerikusirik Euskal Herriarekin. 'Txikitatik erakutsi behar diegu dena, zeinen lurralde txikia den, nolakoa den Euskal Herria. Egun osoa euskal jantziekin irudikatzen dute', esan digu umoretsu. Ikasleekin ez ezik, familiekin ere topaketak egiten hasi dira euskal kultura ezagutarazteko.
Jaiotzez argentinarra da Begoña Muñiz, euskaldunen hirugarren belaunaldikoa. Aiton-amonak euskaldunak zituen, gurasoek galdu egin zuten euskara eta Begoñak berreskuratu Euskal Etxean ikasiz. 'Etxean ez zen euskara entzuten, baina kuriositatea banuen aiton amonek haien artean euskaraz egiten zutelako guk ez ulertzea nahi zutenean', gogoratu du. Xehetasun guztiak, 'Faktoria'ko elkarrizketan.
elkarrizketan.