Andoaingo sutea
Andoaingo alkatea: 'Erredurekin zaurituak larri segitzen du'
Ana Karrere Andoaingo alkateak 'Faktoria'n hitz egin du atzo izandako suteaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Okupatutako pabiloi industrial batean piztu zen atzo sutea Andoainen. Pertsona bat hil zen, eta beste 3 zauritu. Horietatik bakarrak segitzen du ospitalean, erredura larriekin. Ana Karrere Andoaingo alkateak 'Faktoria'n eman dizkigu xehetasunak.
Ikerketa zabalik dago eta Ertzaintza ustez sutea eragin zuen pertsonaren bila dabil. 10 pertsona inguruk okupatuta zuten utzitako pabilioi industriala eta, alkatearen esanetan, orain etxerik gabe geratu direnentzat irtenbidea bilatu nahian ari dira gizarte zerbitzuak. Bien bitartean, ostatu batean edota senideen etxean igaro dute gaua. Atzo lekukoek egindako adierazpenen arabera, baliteke sutea "mendekua" izatea. Izan ere, duela gutxira arte haiekin bizi zen gizonezko bat eraikinetik bota zuten, eta haren mendekua izan den ikertzen ari dira.
rtzen ari dira.