Itxi

Futbolaren negozioaz

Manchester United da diru sarrera gehien duen taldea

Niko Cuenca ekonomialaria eta Joxemari Apaolaza kazetaria 'Faktoria'n futbolak mugitzen duen dirutzaz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Deloitte etxeak eta FIFAk egindako txosten banaren harira, futbolaren negozioaren gaiari heldu diote Niko Cuenca ekonomialariak eta Joxemari Apaolaza lankideak 'Faktoria'n.

Une honetan Manchester United da diru-sarrera gehien duen futbol taldea. Atzetik, Barça eta Real Madrid. Lehen 20 talde aberatsenen artean gehienak ingelesak dira, espainiarrak dira hiru (Barça, Real Madrid eta Atletico Madrid) eta frantziarra bat (Paris St Germain). Euskal talderik ez dago lehen 30 aberatsenen artean.

Futbolarien salmentari dagokionez, Espainia da jokalari gehien esportatzen duena, eta Britania Handia jokalariak erosten gehien gastatzen duena. Txina ari da, nolanahi ere nabarmentzen, urtez-urte gero eta diru gehiago gastatzen duelako munduko jokalaririk onenak fitxatzen. Gehien gastatzen dutenen artean 5. herrialdea da une honetan.

da une honetan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)