Pilota
Emakumeak esku pilotan, bide baten hasiera
Laboral Kutxa-Master Cup txapelketa abian da, eta 77 emakume ari dira parte hartzen esku pilotako txapelketa honetan. Maider Mendizabal, Maddi Mendizabal eta Patri Espinar izan dira gurekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Laboral Kutxa-Master Cup txapelketa abian da, eta 77 emakume ari dira parte hartzen esku pilotako txapelketa honetan. Maider Mendizabal, Maddi Mendizabal eta Patri Espinar izan dira gurekin 'Faktoria'n.
Binakako txapelketa da Laboral Kutxa Master Cup. Hego Euskal Herria, Errioxa, Bartzelona eta Aragoikoak ere badira 77 parte hartzaileen artean. 'Parte hartzaile kopuru altua da, lehen aldiz antolatu da modu honetan txapelketa', azaldu digu Maider Mendizabalek. Maddi Mendizabalen arabera, 'emakumea eta pilota erabat oharkabean pasa izan dira komunikabideetan, nahiz eta palan aritu, eta txapelketa honek ikusgrritasuna ekarri du'. Palaz aritu izan dira orain arte gure hiru gonbidatuak. 'Pilota modalitate guztiak aldarrikatu behar dira, niri palak asko eman dit', esan digu munduko txapelketak irabazi izan dituen Maider Mendizabalek.
Eskuan orain arte ez zuten neskek aurrera egiteko modurik. 'Ez zegoen modurik aurrera egiteko, infantil kadete mailara iritsita esku pilotan aritzen ziren neskak palara bideratzen ziren. Orain ohartzen ari gara neska ugari daudela gogoekin', nabarmendu digu Patri Espinarrek. Materiala neskentzat egokituta ari dira txapelketa jokatzen, 'mutilen materialarekin jokatu izan dute neskek orain arte, eta hori aldatu dugu', zehaztu du Espinarrek. Profesionaltasuna urruti izan arren, esku pilotan emakumeek ere bidea egin dezaketela erakusten du txapelketa honek. Igandean Ordizian izango dira partidak goiz eta arratsalde, eta entzuleak gonbidatu dituzte emakumeen esku pilota gertutik ezagutzera.
tik ezagutzera.