Itxi

'Teresa eta Galtzagorri'

'Haur eta gurasoak identifikatuta sentituko dira filmarekin'

I.A. | EUSKADI IRRATIA

Agurtzane Intxaurraga, Teresa eta Galtzagorri: Adiskidetasunaren magia animazio filmaren zuzendaria izan dugu 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Agurtzane Intxaurragak zuzendutako lehen filma da Teresa eta Galtzagorri: Adiskidetasunaren magia. Gaur estreinatuko da Hego Euskal Herriko zinemetan, eta bihar animaziozko film onenaren Goya saria ere eskuratu dezake. Intxaurragak eman dizkigu filmari buruzko xehetasunak, 'Faktoria'n.

'3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendua' dago filma zuzendariaren esanetan, eta, bai haurrak, bai gurasoak, 'identifikatuta' sentitzeko moduko pertsonaiak agertzen direla adierazi digu. Familian eta euskaraz ikusteko film ederra, beraz.

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)