Psikologoa
'Umetan sexu abusuak jasan izanak haurraren izaera aldatzen du'
Garbiñe Agiriano psikologoarekin haur eta gaztetxotan sexu abusua jasateak utz dezakeen arrastoa aztertu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haurtzaro edo nerabezaroan sexu erasoak jasan dituztenak albiste ditugu azken aldian. Berriki, Elizari lotutakoek eragin dute zalaparta baina kasu gehienak familia barruan izaten dira. Eraso horiek utz dezaketen ondorio psikologikoa aztertu dugu 'Faktoria'n Garbiñe Agiriano psikologoarekin.
Abiapuntu gisa, Agirianok aipatu du kasu gehienak gertatu eta urtetara salatzen direla edo isilean geratzen direla. 'Haurrak ahulak dira eta ez dute ulertzen zer den gertatzen zaiena. Noizbait azaltzen badira publikoki kontatzen normalean abusuak gertatu eta urte askotara izaten da, biktima heldua denean. Batzuetan abusuak gertatu zirenean gai ziren ohartzeko zer gertatzen ari zitzaien baina ez gai kontatzeko edo salatzeko. Horrek guztiak sekulako eragina du pertsonarengan', azpimarratu digu.
Gehienen kasuan laguntza profesionala ezinbestekoa dela irizten dio Agirianok. 'Izugarrizko trauma da, eta heldu aroan gertatuko diren gauzek zerikusia izango dute aspaldiko abusu horiekin. Biktimak heldu aroan ez du normaltasunez jokatuko zenbait egoeretan, ez sexuan bakarrik, harreman egoeretan, pertsonekiko mesfidantzan… urrats sakona uzten du'.
Lanik nekezena 'erruduntasun sentimentua kentzea' dela esan digu Agirianok. 'Nahiz eta pertsonak heldutan jakin ez dela erruduna modu arrazionalean, sentimentu hori hor geratzen da'.
n da'.