Al Anon elkartea
Koldo eta Iratxe: 'Alkoholikoen senideak ere gaixo bihurtzen gara'
Alkoholikoen senide eta gertukoak batzen ditu Al Anon elkarteak. Elkarteko Koldo eta Iratxe etorri zaizkigu elkartearen berri eman eta euren esperientziaz hiz egitera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alkoholiko Anonimoak elkartea oso ezaguna da baina ez hainbeste euren senideak batzen dituen Al Anon elkartea. 'Alkoholiko bat ondoan dugu elkartean gaudenok. Azkenean ohartzen gara familiarrak ere, alkoholiko batekin hainbeste urte emanda, gaixo gaudela. Guk ere errekuperatu behar dugu', adierazi digu Iratxek 'Faktoria'n. 'Alkoholikoen senide bat irits daiteke alkoholikoaren jarrera antzekoak izatera. Azkenean urte asko daramatzazulako zurea ez den bizitza bizitzen, senidearen gaitzaren menpe'. Gipuzkoan, Al Anonen, 15 elkarte daude eta hilean behin batzar orokorrak egiten dituzte. 'Alkoholismoa oso bakartia da, oso estigmatizatua. Elkartera joateak babes sentsazioa ematen du', nabarmendu digute.
'Gure bizimodua latza da eta zama hori arintzen da bileretan. Gauza asko ditugu konpontzeko, gorrotoak, eztabaidak, haserreak...' zehaztu digu Koldok. Koldoren emazteak du alkoholarekin arazoa, eta urte askoko sufrimenduaren ostean iritsi zen Koldo Al Anonera. Gaur egun, emaztea Alkoholiko Anonimoetan dabil, eta ez du edaten, eta Koldok Al Anonen jarraitzen du. Iratxeren kasuan, amak du alkoholarekin arazoa eta, momentuz ,ez du errekuperazio prozesurik hasi. Iratxek, ordea, Al Anonen babes eta laguntza handia aurkitu du. Zehaztapen bat ere egin nahi zan du Iratxek. 'Alkoholismoa oso estigamitzatua dago, alkoholikoa aipatzean tabernetan edan eta edan irudikatzen dugu gaixoa eta gehienetan ez da horrela. Nire kasuan ama ona izan da, bere ardurak ez ditu utzi baina alkoholarekin arazo bat du. Hori nabarmentzea ezinbestekoa da'.
Otsailaren 21ean 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelenan jardunaldi irekia egingo dute Al Anon elkartekoek. Alkoholiko anonimoetako kide batek, Al Anoneko kide batek eta psikiatra batek solasaldia eskainiko dute. Gai honekin lotura edo kezka duen edonor gonbidatu dute.
Solasaldi osoa 'Faktoria'n duzue entzungai.
uzue entzungai.