Ekonomia
H. Franco: 'Zalantzarik gabe, bideragarri da euskal pentsio sistema'
Helena Franco EHUn ekonomia aplikatuko irakaslea, eta Gipuzkoako Ogasun diputatu ohia da, eta 'Faktoria'n kolaboratzen hasi da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Zalantzarik gabe, bai' erantzun du Helena Francok, euskal pentsio sistema bideragarria ote den galdetuta. EHUko Ekonomia Aplikatuko irakasle eta aurreko legegintzaldian Gipuzkoako Ogasun diputatu izan zenak bat egin du Euskadiko Ekonomialarien Kolegioak egindako barne inkestak emandako emaitzarekin. 'Faktoria'ko ekonomia tartean entzungo dugu hemendik aurrera.
'Diru sarrerak bermatu behar zaizkio Gizarte Segurantzari', esan du, eta, hori beteta, 'baldintza hobetan egongo ginateke pentsio sistema guk geuk kudeauko bagenu: informazioa eskura izango genuke, aurre ikuspenak egiteko parametro zorrotzagoak hartuko lirateke konttutan eta berbanakuntza eraginkorragoa izango litzateke. Lanaren errentaren banaketa bat baitira, finean, pentsioak', adierazi du EHUko irakasleak.
Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako estreineko kolaborazio tartean, euskal pentsio sistemaz gainera, desindexazioaz ere mintzatu da Helena Franco. Delako desidexazioarekin Espainiako gobernuak berezi egin ditu kontsumo prezioen igoera eta hainbat prezio publikoena. Orain arte KPI edo IPCearen igoera bera izaten zuten baina 2015eko legearekin eragotzi egin nahi du inflazioa eta prezio publikoen arteko lotura
n arteko lotura