Itxi

Urritasunak ez dira muga

Koro Alonso, pianoaren bidez mugak gaindituz

Koro Alonso eibartarra da, eta adimen eta ikusmen urritasuna ditu. Ez da hori muga izan pianoa bikain jotzeko. Harekin izan da 'Faktoria'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pasa den larunbatean, Donostiako Kursaalen, Soinu Mosaikoaren kontzertua egin zen. Gizarte-inklusioa musikaren bitartez bultzatzeko eta gauzatzeko proiektua da Soinu Mosaikoa.  Euskadiko Orkestrarekin batera, bestelakotasun funtzionala duten 19 lagunek, 19 musikari amateurrek, hartu dute parte; horien artean, Koro Alonso eibartarrak. 22 urte ditu Korok eta, parte hartu dutenen artean, gazteena bera da, baita musikan formakuntza duen bakarra ere. Astero hartzen ditu klaseak eta horietako batean izan da 'Faktoria'.

Isabel irakaslearen arabera, 'komunikatzeko modu bat da, barrutik gauzak ateratzeko' balio dio pianoak. 'Gorputzarentzako ere inportantea da, biguntzen ditu artikulazioak, solte jo, berarentzat gauza oso ona da'. Suzuki metodoaren bidez ikasten du Koro Alonsok, belarriz. Belarri ona du Korok, baina gertu gertu jarriz gero partiturak irakurtzen ere ikasi du. Edurne ama eta irakaslearen babesarekin harrigarria da Korok lortu duena. 'Astean behin dator hona baina gainontzeko egun guztietan etxean aritzen da nirekin', esan digu amak. Eta zera gehitu du, 'gaitasunak guztiok ditugu, eta aldi berean, inork ez daki dena'. Zalantzarik gabe, sinestuz gero, mugak gaindi daitezkeela erakusten digun istorioa.

digun istorioa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)