Itxi

Arnaldo Otegi

'Lanean ari gara diskretuki, armagabetzea gauzatu dadin'

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusi eta EH Bilduko bozeramailea izan da 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frantzia eta Espainiako Gobernuak eragozpenak jartzen ari diren arren, armagabetzea urrats ezinbestekoa dela azaldu du Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusi eta EH Bilduko bozeramaileak 'Faktoria' saioan egindako elkarrizketan: 'Estatuek nahi ez badute ere, ezker independentista, diskrezio osoz, lanean ari da armagabetzea gauzatu dadin'. Gaineratu du gizarte zibilak hartu duela prozesu horren protagonismoa, eta hari dagokiola epeak jartzea, baina zehaztu du, euren ustez, armagabetzea eta gero, ETAk erabaki behar duela 'eztabaida prozesu baten bidez eskema politikotik desagertzea'.

Lehendakariari zuzenduta, Otegik esan du ETAk hiltzea gaizki egon zela onar diezaioten eskatzea ez dutela termino etikoetan egiten. 'Lehendakariak duen interesa politikoa da: ezker abertzalea umiliatzea', azpimarratu du. Ildo horretatik, eskatu du gertatutakoaren kontaketa inklusiboa egin behar dela, eta iritzi dio 'gizarte honetako sektore bat umiliatuta sentiarazteak ez dakarkio ezer onik gizarte honi'.

Kataluiniako prozesuak derrigorrean mugitzea eragin behar lukeela azaldu du, eta 'gurekin zerikusirik ez balu bezala' bizitzen ari omen delako euskal gizartea. Alde horretatik, EAJri dei egin dio aurre ikusi dezan, balizko Kataluinia independente batek gure ekonomiari nola eragingo liokeen.

Burujabetzaren bidean ez du ikusten, gaur gaurkoz, EAJ, baina 'hamar urte barru, ikusiko dugu'. Bide horretan abiatzeko EH Bildu, gehiengo sindikala eta intelektual independiente talde bat prest daudela ere gaineratu du Arnaldo Otegik.

 

/p>

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)