Itxi

Iñigo Ansola

'Energia burujabetzaren bidean, azpian dugun gasa bilatu behar dugu'

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak zehaztu du, frackinga erabat dagoela baztertuta eta metodo tradizionalen bitartez aztertu behar dela 'Araba, Bizkaia eta Gipizkoako lur azpian ei dagoen gasa'.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Energia subiranotasunean aurrera egiteko erronka nagusia izango da legegintzaldi honetan, lur azpian zenbat gas dugun aztertzea. Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak 'Faktoria'n gogoratu duenez, teknikariek diote 'Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan nahiko gas ei dagoela' Balmaseda izeneko failan, eta ikerketa horretan aurrera egin behar dela azpimarra du.

Frackinga 'zeharo' bazter batera utzita dagoela esan du, eta Jaurlaritzak apustu garbia egina duela teknika hori ez erabiltzeko. Balmaseda faila aztertzeko metodo tradizionalak erabiliko direla adierazi du eta azterketa prozesu horren ondoren jakingo dela zehaztasunez atzerriko gas dependentzia zenbatean gutxitzeko gauza ginatekeen Euskadin.

Subiranotasun energetikoari dagokion eztabaida patxadaz egin behar dela ere gaineratu du, 'eztabaida politikoa eta giza eztabaida behar da zein energia eredu nahi dugun erabakitzeko', esan du.

 

an du.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)