Heroina EHn
'Motibazio politikoak izan ziren heroinaren zabalpenaren atzean'
Justo Arriola izan dugu 'Faktoria'n. A los pies del Caballo. Narcotráfico, heroína y contrainsurgencia en Euskal Herria izeneko liburua argitaratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Heroinak Euskal Herrian eragin zuen triskantza aurrez pentsatutako plana izan al zen? Zenbaterainoko esku hartzea izan zuten polizia indarrek euskal gazteriaren ia belaunaldi oso bat desagertarazi zuen epidemia hartan? Galdera horietatik abiatuta egin du ikerketa Justo Arriolak eta, 'Faktoria'n azaldu duenez, bere tesia argia da: Motibazio politikoak izan ziren heroinaren zabalpenaren atzean.
'Plan haren helburua gazteak despolitizatzea zen, garai hartan zegoen mugimendua deuseztea. Ebidentziak jaso ditut liburuan: Turkiako narkotrafikante batek esaten du, esaterako, berak parte hartzen zuela guardia zibilen mafia baten barruan, eskoltatuta ekartzen zuela merkantzia eta guardia zibilei ematen ziela. Hori publikoki aitortu zuen epaitegietan ere'. Arrasateko udaltzainburuak norabide berean egindako salaketa, lekukoen testigantzak eta beste hainbat datu jaso ditu Arriolak ikerlanean.
Era berean, lanarekin beste helburu bat ere lortu nahi izan du. 'Milaka eta milaka hildako gazte horiek anonimotasunetik atera nahi nituen. Ez daude datu zehatzak, baina hiru mila inguru hil zirela esan daiteke, gehienak zainetatik ziztatu eta ihesa hartzeagatik eta gaindosiak jota ere ehunka'. Garai ilunen gainean egindako ikerketaz xehetasunak eman dizkigu 'Faktoria'n.
gu 'Faktoria'n.