Kargatzen...
Itxi

Kantaria

Iratxe Mugire: 'bihotza zabalik sortzen ditut kantak'

La piel transparente izeneko lana kaleratu berria du. 'Faktoria'n aurkeztu digu bere bigarren diskoa Barakaldoko abeslariak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gardena du kantaera: 'unean bizitzen ari naizenaz abesten dut. Egia kantatzen dut. Eta eskerrak metaforei! Gainerakoan, den-dena jakingo litzateke!'. Gardentasun hori ageri du diskoaren izenburuak ere; La piel transparente. Eta tximeleta baten sorkuntza prozesuarekin jantzi du euskarria, 'Faktoria'n Iratxe Mugirek esan baitigu 'bizitza bakarra izanagatik ere, askotan hil eta berriz jaiotzen garela'.

Barakaldoko kantaria 12 urterekin hasi zen kantuak sortzen, eta 17rekin eskaini zuen 'etxeko egongelaz kanpoko aurreneko kontzertua'. 11 kanturekin osatu du diskoa, eta zuzenean aurkezten ari da orain: Eibar, Ugao, Zaldibar, Mungia edota Areatza ageri dira haren agendan.

haren agendan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)