Itxi

Aireportuko lanak hastear

Pista moztuta ere, Air Nostrum eta Vuelingek Hondarribian segiko dute

Imanol Goenaga Ortzibiako kidearen eta Hondarribiko bi langileen iritzia jaso dugu: Marijose Lecuona Iberiako langile eta CCOOeko ordezkariarena eta Jon Altuna, AENAko langile eta LABeko kidearena

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hondarribiko airportuko lanak hastear daudela, bertan izan da 'Faktoria'ko unitate ibiltaria. Hara bildu ditugu Ortziabia erakunde publikoko arduradunak eta aireportuko langileen ordezkariak.

Imanol Goenaga Jaurlaritzaren izenean Ortzibia elkartean ordezkari ari denak berretsi du, pista laburtuta ere, Air Nostrum eta Vueling konpainiek Hondarribiako aireportuan jarraituko dutela.

Hala ere, langileak oso haserre mintzatu dira. Marijose Lecuona Iberiako langile eta CCOOeko ordezkaria da eta Jon Altuna, berriz, AENAko langile eta LABeko kide. Biek ala biek arriskuan ikusten dute Gipuzkoan beharrezkoa jotzen duten aire azpiegitura.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)