Kargatzen...
Itxi

Solasaldia

Xabier Amuriza eta Carlos Cid, haurdunaldi subrogatua arautzeaz

Xabier Amuriza eta Carlos Cid astero aritzen dira gai ezberdinen inguruan solasaldian. Gaur, haurdunaldi subrogatua izan dute hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haurdunaldi subrogatuaren arautzea pil-pilean dagoen eztabaida da; gaur, Xabier Amurizak eta Carlos Cidek hartu dute hizpide 'Faktoria'n.

'Zaila da gaiari heltzea. Emakumeen esplotazioa baldin badago debekatu beharko da, beharbada kasu batzuetan egongo da esplotazioa, baina beste kasu batzuetan, herrialde aurreratuetan, arautua eta kontrolatuagoa dagoen irudipena dut', zehaztu du Cidek. Xabier Amurizak argiago du bere iritzia. 'Zergatik ez? Non dago gakoa? Gero kasuistikan sartzen bagara esplotazioa eta… hori kasuistika da. Baina funtsean, non dago arazoa? Emakumea bere gorputzaren jabe bada, zergatik ez?'.

Entzuleen artean ere eztabaida eragin du gaiak, 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)