Joxe Arregi, teologoa
'Sexu abusuak are larriagoak dira apaizek egiten badituzte'
Juan Kruz Mendizabalekin lotutako kasuaren ondoren egindako adierazpenak argitu eta zehaztu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joxe Arregi teologoak 'Faktoria'n onartu du, akaso, ez zuela sexu abusu eta bortxaketaren artean desberdindu behar, eta gehitu du apaiz batek egindakoak direnean "are larriagoak" direla gertakari horiek.
Xehetasunez argitu nahi izan ditu Juan Kruz Mendizabalen kasuaren ondotik egin zituen adierazpenak. Jakina denez, ETBko ur haunditan saioan egindako elkarrizketak zeresan handia eman zuten eta igande honetan artikulua idatzi zuen prentsan, "manipulazioa" salatuz.
Maite Artolak egindako elkarrizketan azaldu du horrelako kasu guztiak salatzearen aldeko dela bera. Eta lehenengo arreta zaintza, enpatia eta gupida kaltetuarekiko izan beha dela. Eta hori ukatu gabe, kaltegileari ere sendatzeko aukera eman behar zaiola. "Baita ere" hori da, Arregiren hitzetan, zehaztu behar dena eta komunikabideek bere hitzez egin duten entresaketetan ahaztu dutena.
Arregik elizaren antolaketa klerikalean egin nahi izan du azpimarra. Azaldu du zelibatoak hautu librea izan behar lukeela eta inposatua den bitartean, errepresio bat dagoela. "Errepresio horrek ere badu zerikusia", adierazi du