Inauteriak
Ostegun gizena edo eguen zuri Euskal Herrian. Hemen dira inauteriak!!
Tolosan eta Durangaldean izan da 'Faktoria' inauterien hasiera bizitzeko bi modu erreparatuz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ostegun gizena edo eguen zuri da gaur, inauterian hasiera hainbat herritan. Tolosan izan da 'Faktoria'ren unitate ibiltaria, eta Olatz Peon alkatearekin festa kontuak eta serioagoak ere aztertu ditugu. Eguerdian festari hasiera emango dioen Kabi Alai elkarteko Miguel Kruz eta Gorka Ibañezekin ere egon gara "emozioz beteta eta festarako gogoz" sumatu ditugu.
Baina Tolosaz gain, egun berezia da hau, besteak beste Durangaldean, Eguen zuria. Akaitze Kamiruaga, Labayru Fundazioko kideak eman dizkigu argibideak, izenetik hasita. "Eguen zuri esaten zaio ez koloreagatik, alperra edo nagia delako egun hori, jai eguna alegia". Hemen dira inauteriak!