Itxi

Jon Garaño, Aitor Arregi

'Euskal zinemaren marka bada edo badabil behintzat'

Oscar gauaren biharamonean, Aundiya filmaren posprodukzioko azken txanpa nola doan kontatu digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Euskarazko zinema bada edo, behintzat, badabil". Hala esan digu Aitor Arregi Aundiya filmeko zuzendariak 'Faktoria'n hemen egiten ari den zinemagintzaren kalitateak kanpoan duen estimazioaz galdetutakoan.

Oscarren biharamunean, euskaraz inoiz egin den produkzio handienari buruzkoak jakin nahi izan ditugu bere bi zuzendarien ahotan. Jon Garaño eta Aitor Arregi Altzoko handiari buruzko euren filmaren posprodukzioaren azken txanpan ari dira oraintxe, "karril diferente asko" martxan dituztela. Aran bailaran grabatu dituzte elurretan filmatu behar zituen azken eszkenak eta soinua, soinu banda eta efektu bereziak lantzen ari dira orain, besteak beste. Baita azken izenburua erabakitzeko eztabaidetan ere, "oraindik segurua dena da zalantzan dagoela Aundiya izenburua bera".

Udaberriaren amaierako nahi lukete bukatu filma. Ekoizleak ateak jotzen hasiak daude zine jaialdi haundi batean aurkeztu ahal izateko baina ikusteke dago zen lekutan eta noiz izango den. Aitortu dute, Loreak-ek iaz Oscarretarako lehian egin zuen bidea oso inportantea izan zela. "Oscarretarako bideak asko lagundu digu Aundiya-rako", azpimarratu du Jon Garañok.

Euskal Herrian azken aldian egin den zienamaldiak, nolanahi ere, maila haundia duela perretsi dute. Aurten inoizko grabazio kopuru haundiena izaten ari dela gogorarazi dute eta "sektorea indartsu" dagoela. Alde horretatik, azpimarratu dute zaindu beharra dagoela sektorea "herri bat saltzeko marka" delako euskal zinemagintza.

 

intza.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)