Itxi

''Su galduaren bila''

Ipuinaren bidez, haurrak arnas ariketak egitera bultzatuz

Aitziber Almandoz fisitoterapeutak bultzatutako ekimena da "Su Galduaren bila" ipuinarena. Haurrei ipuinaren bidez arnas ariketak egiten erakutsi nahi die.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aitziber Almandoz fisioterapeuta da, eta haurren arnas fisioterapian espezializatuta dago. "Su galduaren bila" ekimenak haurrak jolasaren bidez arnas ariketak egitera bultzatu nahi ditu. 'Faktoria'n azaldu digu zertan datzan.

"Magia puntu batekin sartu nahi izan dugu haurren munduan. Eri gaudenean gure barneko su hori itzaliago egoten da, eta ipuineko pertsonaiak basoan barrena froga batzuk pasatu behar ditu bere suaren bila. Froga horiek dira, hain justu, fisioterapian lantzen diren ariketak", zehaztu digu. Etxean gurasoekin irakurtzeko, eskoletarako eta fisioterapia saioetarako ere balio du ipuinak. Gainera, ipuinaz gain kantua ere badu proiektuak, Oscar Estangak egina. "kantak borobiltzen du ipuina" nabarmendu digu Almandozek. Ipuinaren zati bat irakurtzera ere animatu zaigu 'Faktoria'ri eskainitako elkarrizketan.

elkarrizketan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)