Hallelujah ataundarra
Ezagun egiten ari den 'Hallelujah ataundarra', Leire eta Jonen eskutik
Leire Agirre abeslari lazkaotarrak eta Jon Munduate organista ataundarrak Ataungo elizan 'Hallelujah' kantua grabatu berri dute, Youtuben zintzilikatu dutena. Bi musikari gazteekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Hallelujah" abestiaren bertsio hau berezia da. Organo barrokoarekin abestutako bertsiorik apenas baitago. Bideoa zintzilikatu zutenetik, harrituta daudela esan digute 'Faktoria'n Leire Agirre lazkaotarrak eta Jon Munduate ataundarrak.
"Guk uste baino jendea gehiagok ikusi du jada", esan digu Munduate organo jotzaileak. "Ataungo organo barrokoa da, Gipuzkoan gutxi daude, berezia da eta soinu aldetik indartsua", zehaztu digu. Gazteak izan arren, kantua ezagun zuten. "Leonard Cohen txikitatik jarri didate etxean", gogoratu du Leire Agirre abeslariak.
Faktorian "Hallelujah" kantuaren bertsio berria osorik entzun dugu, bi protagonisten testigantzekin batera.