Itxi

Trikiti doinuak

'Geure Kolkotik 2016': trikitixaren askotariko aldeak

Itsaso Elizagoien, Xabier Etxaniz Aizpurutxo eta Iosu Arrizabalaga Izer soinujoleak izan ditugu 'Faktoria'n, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin argitaratutako diskoaz hizketan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itsaso Elizagoien, Xabier Etxaniz Aizpurutxo eta Iosu Arrizabalaga Izer soinujoleak izan ditugu 'Faktoria'n, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin argitaratutako diskoaz hizketan. Itsaso Elizagoien etxalartarraren piezek ireki dute Geure Kolkotik 2016 lana. "Argi genuen Aisterrazuri piezaren bat eskaini nahi geniola, hala sortu zen kalejira. Presari idatzitako mexikana aldiz, gure buruari idatzia dela ere esan genezake; gu ere sarri denera ezin ailegatuta ibiltzen garelako". Irune ahizparekin batera abestu ditu hiru piezak Itsasok.

Xabier Etxaniz Aizpurutxo-k azken aldiei eskainitako trikitixa ere entzun dugu. Ainara Saizar eta Huntza taldeko Josune Arakistain izan ditu laguntzaile. "Durangoko Azokan elkarren segidan aurkeztu genituen bi diskak, Geure Kolkotik eta Huntzarena, eta hortxe ikusi zen paradoxa".

Xabi Aburruzagak, Ander Zabaletak eta Patrik Larraldek sortutako pieza bana ere entzun ditugu 'Faktoria' saioan.

ktoria' saioan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)