Itxi

Bagera elkartea

Europako hizkuntzen mapa mantendu behar litzateke?

Aurreikusi bezala martxoa amaieran kenduko du Europako hizkuntzen mapa Donostiako Udalak Tabakalera plazatik. Bagera euskaltzaleen elkarteak, ordea, mantentzea eskatzen du. Bi aldeekin hitz egin dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken egunetan zalaparta sortu da Donostian Europako hizkuntzen maparekin. Aurreikusi bezala, martxoa amaieran kenduko du Donostiako Udalak Tabakalera plazatik. Bagera euskaltzaleen elkarteak, ordea, mantentzea eskatzen du. 'Faktoria'n bi aldeekin hitz egin dugu.

Bagera elkarteko Itsaso Gonzalez eta Ainara Vazquezek eman digute euren eskaeraren berri. "Uste dugu erreferente bat sortu dela, eta garrantzitsua dela hizkuntzen aniztasun hori sustatzeko", esan digute. Egurrezkoa da mapa eta hondatuta dago hainbat ataletan. "Berrikuntza bat beharko luke, baina uste dugu urten behin zaharberritzeak mereziko lukeela".

Donostiko Udalaren ikuspuntuaren berri eman digu Udaleko euskara gaietako aholkularia den Xabier Euzkitzek. "Aurreikusita zegoen kentzea, zurez egin zen, eta, horregatik, zentzua du urtebeteko iraungitze datak. Mapa oso hondatuta dago, izatekotan ere beste material batekin egitea proposatuko balute aztertzekoa litzateke, baina ez leku horretan", zehaztu digu. Entzun bi aldeekin egin dugun solasaldia 'Faktoria'n.

ia 'Faktoria'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)