Itxi

Musika klasikoa

Jon Urdapilleta, etorkizun handiko piano jotzailea

Jon Urdapilleta donostiar musikaria familia bisitatzera etxera etorri dela baliatuz elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1997an jaioa, piano jotzaile bikaina da jada Jon Urdapilleta gaztea. 14 urterekin musika hamabostaldian errezitaldia eman zuen jada, inoiz hamabostaldian bakarka jo duen gazteena da. 'Faktoria'n ezagutu dugu, Donostiara familia bisitatzera etorri dela baliatuz.

Bere ibilbidean sari ugari eskuratu du: Euskadiko musikari gazteena, Donostiako nazioarteko piano lehaiketa... Lehen saria 8 urterekin eskuratu zuen. Gaur egun, Londresen ari da ikasten Jon Urdapilleta, Royal Academy of Musicen. "Londresen eta Europan eskola hoberenetarikoa da, oso pozik nago", esan digu. "Mundu guztiko ikasleak gaude, hala ere, herrialde bat nabarmentzekotan, pianoan tradizioa handia dauka Errusiak oraindik". Entzuteko jarri dizkigun pieza ugari ere errusiar autoreek eginak dira. Egunean 5-6 ordu aritzen da pianoa jotzen baina argi, musika klasikoaz gain AC/DC bezalako taldeak ere gustatzen zaizkiola esan digu. Zorterik onena espero diogu Jon Urdapilletari.

Urdapilletari.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)