Lurrikara Iruñerrian
Zer egin lurrikara baten aurrean? Azkena, igogailua hartzea
Koldo Nuñez geologoarekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktoria saioan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaur goizean Iruñerrian epizentroa izan duen lurrikararen harira, Koldo Nuñez geologoa izan dugu 'Faktoria'n. Azalpen geologikoak ematez gain, gomendioak ere eskaini digu; zer egin lurrikara sumatzen badugu?
Lekuko guztiek aipatzen duten zarata handi hori "lurraren oihua" dela esan digu, "kamioi handi bat kale estu batetik passatzen denean sortzen duen hotsaren parekoa".
Gauzak zer diren, duela 114 urte, eta Iruñean bertan, lurrikara handi bat izan zela ere kontatu digu; 1903ko martxoaren 10ean.