Itxi

Psikologoaren kontsulta

'Bullying biktimari azaldu behar zaio bera ez dela egoeraren erruduna'

Garbiñe Agiriano Faktoriako psikologoarekin eskola jazarpena eta bere ondorioak aztertu ditugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

EAEn bikoiztu egin dira atzemandako bullying kasuak, gizarteak gero eta kontzientziazio handiagoa duelako, Jaurlaritzaren esanetan. Garbiñe Agiriano Faktoriako psikologoarekin eskola jazarpena eta bere ondorioak aztertu ditugu 'Faktoria'n.

Agirianok, lehenik eta behin, definizioa eman digu: "Eskola jazarpena da eraso egoera jarraitu bat ikasle batek ikaskideengatik jasotzen duena". "Betidanik gertatu da eskoletan, eta hasieran fenomeno natural gisa hartzen zen, 80ko hamarkadatik aurrera hasi ziren pixkanaka aztertzen eta gaur egun asko aldatu da pertzepzioa", gehitu du Agirianok.

Ondorio psikologikoei erreparatuta, "estresa, estuasuna, beldurra, depresioa" aipatu dizkigu, eta "kasu larrienetan suizidiora hel daiteke?. Gomendioak ere eskatu dizkiogu Agirianori.  "Erasotua den haurraren gurasoak irakasleekin eta eskolako aholkulariekin etengabeko harremana behar du, biktimari azaldu behar zaio bera ez dela egoeraren errudun. Autoestima berreskuratzeko modua bilatu behar da. Terapia beharrezkoa da askotan". Beste egoera zail bat seme alaba erasotzaileen gurasoena da. "Paper zaila da. Eskolarekin harreman estua mantendu behar da, eta seme edo alabari egiten ari denaren larritasunaz ohartarazi behar zaio".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)