Martin Aranburu, Catlink
'Masek nazioartean jarraituko du lanean; ezin diote hori oztopatu'
Catlink fundazioko kideak esan du epai inteligentea izan dela "Espainiara begira irudi bat eta Kataluniako politikariei, oharra" bidali dielako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Martin Aranburuk, Catlink fundazioko kide eta Artur Masen gertuko kolaboratzaileak, 'Faktoria'ko tertulian azaldu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak atzo kaleratutako epaiak Mas ez duela politikagintzarako inhabilitatzen. "Berak argi eta garbi esan du marko autonomikoan ez duela jarraituko" baina gogoratu du "nazioartean, bai; nazioartean jarraituko duela, eta horretan Espainiak ezin diola mugarik jarri"
Espainiak duen mekanismo juridiko-politikoari ezingo zaiola aurre egin badakitela azaldu du Martin Aranburuk. "Prozesu hau herriak hasi zuen, eta herriak amaituko du" esan du, ildo horretan, gizarteak desobedientziaren bidetik jarraituko duela iragarrita.
la iragarrita.