Gipuzkoako ahaldun ngusia
Markel Olano: 'Katalunia argi bat da aurrera egiteko'
EAJ barruan dauden iritzi diferenteei buruz hitz egitea ez dagokiola esan du, baina defendatu egin du Puigdemontekin elkartu izana: "PSEerekin dugun akordioa ez dago arriskuan".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak 'Faktoria'n azaldu du PSErekin Gipuzkoako Aldundian duen akordioa ez dagoela arriskuan. Esan du Gobernu hitzarmenean kudeaketarako zehaztu zituzten lehentasunak "zehaztasunez eta giro onean" lantzen ari direla, eta akordio hark biltzen zuela alderdi bakoitzak bere ideario politikoa defendatzeko askatasuna. Ildo horretatik, "tartean-tartean, horrelako gehiago" izango direla iragarri du. "Argi daukat", zehaztu du, "ez dudala ordezkatzen Foru Aldundiaren osotasunaren ikuspegia eta Gipuzkoar gipuzkoaren osotasunera, baina bai Foru Aldundiaren gehiego baten eta gipuzkoar gehiengo baten ikuspegia".
Carles Puigdemontekin atzo egindakoa, alde horretatik, Kataluniako prozesua gertutik ezagutzeko bilera izan zela zehaztu du: "eredugarria" eta abertzaleentzat "aurrera egiteko argi bat" delako. Hitzarmenaren bideak huts egin ondoren Kataluniako gizarteak politikari eta erakundeei eman die bultzada goraipatu du eta hortik, hemengoek ere, "zer ikasia" badutela.