Itxi

Pernando Barrena

'Mcguinness beti zegoen EHko bake prozesuan laguntzeko prest'

Hego Afrikatik Ipar Irlandarako ikasi zuten bezala, Mcguinnessek Ipar Irlandako esperientzia Euskal Herrira transmititzeko beharra ikusten zuela esan digu Sortuko Harreman Politikoen arduradunak.  

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Oso umoretsua eta pertsona ona", honela laburbildu du Pernando Barrenak 'Faktoria'n Martin Mcguinnessen izaera. Sortuko buruzagiak zehaztu du izaera hori zuelako inplikatu zela pertsonalki Ipar Irlandan bake bidea urratzeko konpromisoarekin: "Gerry Admasekin batera, pertsonalki inplikatu zen aurrena eta politikoki, gero".

Nelson Mandelaren "zure etsaia bidaide egin behar duzu" esaldi famatua, barru-barruraino barneratu zuen, eta hala bihurtu zen Ian Paisley apaiz protestantea gobenurkide, aurrena, eta bere lagun-min, gero. Hego Afrikako bake prozesutik Ipar Irlandarako jaso zutena, Ipar Irlandatik Euskal Herrira transmititzeko beharra ikusten zuen, "herrien arteko elkartasun katean". Alde horretatik Barrenak jakinarazi du Mcguinnessek Euskal Herriari buruzko "ezagutza sakona" zuela eta "eskatu zitzaion aldiro" egon zela hemengo bake prozesuan inplikatzeko prest.

Azkeneko aldiz, 2014an izan zen Mcguinness Euskal Herrian, hain zuzen ere, armagabetze prozesua bultzatzeko nazioarteko bitartekari gisa. Ildo horretan, eta apirilaren 8rako egin den iragarpenaren harira Sortuko ordezkariak esan du "aukera praktikoetatik, irtenbide praktikoetara pasatu beharra" dagoela eta ona izango litzatekeela frantziar mailako eskuhartze bat" Bernard Cazeneuve lehen ministroak "atzo iradoki zuenaren haritik".

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)