Desagertutako hizkuntza
'Lenka hizkuntzaren egiturak badu euskararen antza'
Alan King, Inglaterrako hizkuntzalari euskalduna Lenka ikertzen aritu da. 'Faktoria'n eman dizkigu Ertamerikako hizkuntza honi buruzko xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
XX. mendean desagertu zen lenka hizkuntza eta geroztik inork ez daki hizkuntza hori hitz egiten. Hondurasen egondako talde indigena guztietatik handiena zen lenka. Baina hizkuntza galdu dute. "Beste hizkuntza indigena batez interesatzen hasi nintzen, nawat izenekoa. Handik sortu zen idea lenka ikertzen hasteko, desagertua zegoena", esan digu Alan King hizkuntzalariak 'Faktoria'n. Lenka etniak jarraitzen du baina hizkuntza erabat galduta izanda, nola ikertu? "Dokumentu zaharrak erabili behar dira, hitz zerrenda batzuk eta testu txiki-txiki batzuk badaude, lenka hitz egiten zen garaiakoak", zehaztu du Kingek.
Ikertu duenaren arabera, lenka hizkuntzaren berri eman digu Kingek. "Lenka hizkuntzaren egitura gramatikalak badu euskararen antza. Aditza bukaeran jartzen duen hizkuntza da euskara, lenka bezala". Desagertu ostean, posible ote da hizkuntza biziberritzea? "Badago Lenka etniako kide batzuen artean eskaera bat hizkuntza ikasten hasteko eta laguntza nahi dute. Oso zaila da, baina, saiatu nahi izanez gero, pauso batzuk eman daitezke". Lenka herria urrun suma dezakegu baina esaterako, Berta Caceres aktibista lenka herrikoa zen, duela urtebete hil zuten bere herriaren eskubideak defendatzeagatik.
Lenka hizkuntzaz gain, euskara ikasteko prozesuaz eta euskararen egungo egoeraz ere hitz egin digu Alan King-ek 'Faktoria'n.
ek 'Faktoria'n.