Itxi

Zapalduen antzerkia

'Antzerkia gizarte gatazkez hausnartzeko tresna ezin hobea da'

Antzerkiaren nazioarteko egunean zapalduen antzerkia ezagutu nahi izan dugu Alazne Corral aktorearekin. Antzerkiz taldean lantzen duten generoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zapalduen antzerkia oraindik kontu berria da gutako askorentzat. Alazne Corral aktorea duela 5 urte murgildu zen antzerki mota honetan. "Duela 5 urte egindako tailer baten bitartez izan nuen lehen kontaktua, Donostian egin zen. 30 bat persona elkartu ginen eta hor sortu genuen antzerki taldea", gogoratu digu 'Faktoria'n.

Antzerki politikoaren barnean kokatzen da zapalduen antzerkia, "gizartean ematen diren gatazken inguruan gogoeta egiteko eta ematen diren zapalkuntzak salatzeko balio du: Arrazakeria lesbofobia, memoria historikoa…", zehaztu du Corralek. Berezitasun nagusi bat du, "ikuslea bera aktore edo parte hartzaile bihurtzen dela".

Bide ezberdinen bidez landu daiteke zapalduen antzerkia. "Antzerki inbisiblea egiten dugu batetik, alegia, jendeari esan gabe kalean antzerki bat egiten dugu eztabaida pizteko bertan daudenen artean". Antzerki foroa da ordea. gehien lantzen dutena, antzerkia eta solasaldia uztartuz eta entzulea bera ere aktore bihurtuz. Aurrez  antzerki hori sortzeko prozesuan, gaian zerikusia duten pertsonek parte hartzen dute. Horregatik sortze prozesua bera “askotan poteenteena" dela esan digu Corral-ek.  Antzerkiz.wordpres.com webgunean eskuragai dago informazio gehiago. Zapalduen antzerkia, gaur, Faktorian.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)