Itxi

Telefoniaren garestitzea

'Telefono enpresak egiten ari diren garestitzeak legezkoak dira'

Xabier Alberdi, Kontsumobideko Bizkaiko koordinatzailea eta Koldo Unanue, Euskalteleko negozio-arduraduna Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Movistar enpresak ireki zuen atea baina, atzetik etorri dira gainerako telefono enpresa guztiak: bezeroei ematen dieten zerbitzua hobetzen dute baina, horrekin batera, fakturaren garestitzea ezarri dute. 5 euro fakturako Movistarrek, 3 euro Vodafonen kasuan. Kontua da, kasu gehienetan, bezeroak eskatu ez duen zerbitzu hobekuntza izan dela. Gaiari heldu diogu 'Faktoria'n.

Kontsumitzaile batzuek auzitegietarako bidea hartu dute baina, azken epaiek enpresen alde egiten dute. Xabier Alberdi, Kontsumobidek Bizkaian dituen bulegoetako koordinatzaileak eta Koldo Unanue Euskalteleko negozio arduradunak Faktorian ziurtatu digute, garestitzea legezkoa dela.

legezkoa dela.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)