Itxi

Looka berritu!

Lookiero: bukatu dira arropa erosteko buruhausteak!

Batzuentzat gozamena dena, beste hainbatentzat buruhaustea baita, Lookiero zerbitzuak zuretzat arropa aukeratuko du. 'Faktoria'n izan ditugu Kristina Colomo eta Maitane Galarraga.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Zuk datuak eman eta guk bidaliko dizugu arropa etxera". Zerbitzu horixe eskaintzen du Kristina Colomok eta Maitane Galarragak martxan duten Lookierok. 'Faktoria'n azaldu digute zertan datzan.

Gorputzaren itxura, neurriak, gustuko estiloa... aipatzea aski da, bost arropaz osatutako sorta etxean jasotzeko. "Oraingoz emakumeentzat soilik ari gara, baina denborarekin ikusiko dugu gizonen alorrera" zabaltzeko aukera. "Galtza bakeroak eta kamiseta binomiotik nola atera ez dakitenentzat ari gara lanean".

Eurengana jotzen duten bezeroek gauza ezberdinak bilatzen dituzte: "batzuek marka berriak ezagutu nahi dituzte, beste zenbaitek kobinatzeko modu berriak... baina denek komunean dute beren burua polit ikusi nahia".

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)