Kantua eta artea
Bàlu, Laboa eta Muguruza New Yorkeko Broadwayn jarri dituen artista
Ormaiztegin jaio arren, Bartzelonan bizi den kale artista da Bàlu. New Yorken egindako ekintza baten harira izan dugu: Laboa eta Muguruza kantuaren lekuan, Broadway eta 26 kaleen kantoian jarri ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Duela bi urte" hasi zen ideiarekin bueltaka Bàlu, New Yorkera egin ohi duen bidaietako batean. Azkenean, aurten gauzatu da. "Omenaldi gisa" egin duela esan digu, Mikel Laboa eta Fermin Muguruzari egindako omenaldi gisa. 1972ean argitaratu zuen Laboak Broadway eta 26 kaleen arteko kantoia aipatzen duen kantu ezaguna, Bertolt Brechten poema bat euskaratuta. Fermin Muguruzak Negu Gorriak taldearekin bertsio bat egin zuen 1990ean, eta biei egin die omen Bàlu artistak, bien erretratu bana kaleen kantoian dagoen postontzian itsatsiz. "Atzo behintzat oraindik jarrita zeuden" esan digu, nahiz eta badakien bere lan gehienak bezala "epe motzekoa" izango dela. Ideia polita gaur 'Faktoria'n izan dugun Bàlu artistarena.