Aitor Esteban
'Ezinezkoa zela ziotena hitzartu dugu. Gerokoa? ez dakit'
Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikorako deialdiak desblokeatu izanaren garrantzia azpimarratu du EAJko Kongresuko bozeramaileak. Ukatu egin du aurrekontuak babesteko akordioa itxita dagoenik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak ukatu egin du 'Faktoria'n Espainiako aurrekontuak aurrera atera ahal izateko akordioa duenik PPrekin. Onartu du, hori bai, PPren jarrera aldatzen hasi dela, "politika egiten hasi" direla eta negoziaziotan hasi direla eurekin. Horren emaitza izan da Ertzaintzaren Lan Eskaintza Publikorako deialdiak desblokeatzeko akordioa itxi izana. "Ezinezkoa zirudiena konpondu da, ez bakarrik arazoak zituzten deialdietarako, baizik eta aurrerantzean datozenerako", zehaztu du.
Hortik aurrera, beste akordiorik ez dagoela ziurtatu du, eta gogoratu du negoziazioan ari diren bitartean zertaz negoziatzen ari diren jakinaraztea ez dela ona: "Lortuz gero, jakinaraziko dugu". Elkarrizketa horietan, ETAren armagabetzearen osterako, presoen hurbilketaren gaiari heldu ote zaion galdetuta, "ez" borobil batekin erantzun du: "ez da aurrekontuen negoziazioetako gaia".
zioetako gaia".