Kirol bitxia
Hockeya ur azpian ere egin daiteke!
Aratz Garcia de Albeniz Gasteizko Nereida ur azpiko hockey taldeko kidea izan da gurekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Kanpotik ezin da asko ikusi, ur azpian jokatzen dugulako", esan digu 'Faktoria'n, lehenik, Gasteizko Nereida ur azpiko hockey taldeko Aratz Garcia de Albenizek. 6 jokalariko taldeak dira 4 aldaketekin, eta gola sartu behar da hemen ere. "Bi epaile ur azpian eta bestea kanpoan egoten dira". Hori bai, ohiko hokeyko stickak baino txikiagoak erabiltzen dituzte eta ur azpian azkarrago ibiltzeko hanketan aletak.
Euskal Herrian kirol honetan jokatzen duen talde bakarra da gasteiztarra. "Katalunian hainbat talde daude, Sevillan ere badago, Frantzian... Jokatzeko bidaia luzeak egin behar ditugu". Inork aurkakorik pentsatu badu ere, "oxigeno botilarik ez dugu erabiltzen, urperatzen gara eta diskoa mugitzen saiatzen gara bestearen atearen aldera, 30 bat segundoko apneak edo arnasa hartuko gabeko tarteak egiten ditugu eta gero berriz gora arnasa hartzera”. Kirol bitxi honen berri gehiago jakin nahi izanez gero, entzun gure elkarrizketa!
e elkarrizketa!