Itxi

Oier Amorrortu

'Tirogilea eta arduraduna inputatu gabe, erdibidean geratu da autoa'

Iñigo Cabacas zenaren lehengusuak azaldu du Bilboko Auzitegiko ebazpenak ez dituela ase eta "zalantzak" eragiten dizkiela. Hala ere, onartu du ez zutela espero kasua epaiketara iritsiko zenik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ana Torres Bilboko Auzitegiko Instrukzio epaileak emandako ebazpenak ez ditu ase Iñigo Cabacasen senitartekoak. "Zalantzak" eragiten dizkiela azaldu du Oier Amorrortu lehengusuak 'Faktoria'n: "Erdibidean dago. Ez du tiro egin zuenaren bila egiten, ezta arduradunaren bila ere". Alde horretatik Deustuko ertzain etxetik operazioa zuzendu zuen polizia koordinatzailearen ardura aldarrikatu du: "ertzainek ez zuten tiro  egingo Ugartekok agindua eman gabe".  Gaineratu du "kontraesankorra" dela "lasai dagoela esaten duena auziperatu egin dutelako eta, aldiz, esaten duena sartzeko Ugarteko ez dute auziperatu".

Iñigo Cabacas zenaren lehengusuak onartu du, hala ere, ez zutela espero kasua epaiketara iritsiko zenik. "Helegitearen aukera badago, baina badirudi epaiketa egingo dela", zehaztu du.

Amorrortuk esan du familia nekatuta dagoela, eta Iñigoren gursoak, gainera, "aztoratuta eta nahastuta. Egunero, horma baten kontra jo izan balute bezala". Bost urteren ondoren, ikuskizun, orain, "epaiketa zertan geratzen den".

 

/p>

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)