Itxi

Amuriza eta Cid

Mikel Urdangarinen 'Mendian gora' berritua: luzeago eta femeninoan

Xabier Amurizaren bertso ezagunak moldatu ditu Mikel Urdangarinek lan berrian. Aurrenekoz, 'Faktoria'n entzun dute kanta Amurizak berak eta Carlos Cidek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Opari ikaragarria" egin diogula aitortu digu Xabier Amurizak, gurean entzun baitu aurrenekoz Mikel Urdangarinek moldatutako "Mendian gora" bertso sortaren bertsio berria. "Imanolek seiko sortatik bi bertso kanpoan utzi zituen, eta pena eman" ziola kontatu du Amurizak. Oraingoan, ordea, Urdangarinek seiak erabili ditu, eta kantuak badu beste berrikuntza txiki bat: "hiketan ageri diren aditzak femeninoan" abestu ditu.

Carlos Cid "musika kritikari" lanetan jardun zaigu gaur, eta Imanolen betiko doinua "asko maite" duen arren, "kontraesana" iruditzen zaio hitzen baikortasuna eta Imanolen kantaera tristea. Urdangarinen bertsioa "egokiago" jo du Cidek.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)