Kargatzen...
Itxi

SPRI Londresen

Arantxa Tapia: 'Brexitaren ondoren ere, hemen egon behar dugu'

SPRIk bulegoa zabaldu du gaur Londresen. Sailburuak ez ezik, Alex Arriola SPRIko buruak eta Pablo Fano bulegoko arduradunak azpimarratu dute euskal enpresak Erresuma Batuan egotearen garrantzia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erresuma Batura esportatzen duten Euskadiko 50 konpainiei laguntzeko, bulegoa zabalduko du gaur Londresen Eusko Jaurlaritzak, eta 'Faktoria' bertan izan da, Oihane Yustos lankidearen bitartez. Brexitak sortu dituen zalantzen aurrean Euskadiren esportazioei laguntzeko eta administrazioarekiko harremanetan laguntzeko zeregina izango du bulegoak, Erresuma Batua baita Euskadiko esportazioen jomuga handietako bat.

Gaur, Erresuma Batuko Kanpo Merkataritzako ministroarekin, Greg Hansekin, elkartuko da Londresen dagoen Arantxa Tapia Garapen sailburua. Bertatik esan digu "Erresuma Batua Europako Batasunaren barruan edo kanpoan egon, euskal enpresek bertan izateko aukera aprobetxatu beharra" daukatela. Ildo beretik mintzatu dira, baita ere, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusia eta Pablo Fano bulegoko arduraduna.

oko arduraduna.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)