Itxi

Himalaiatik apustura

Alex Txikon: geldiezina

Everesteko neguko espediziotik itzuli denetik, geratu gabe dabil Lemoako abenturazalea. Faktorian Alex Txikon geldiezinaren bisita izan dugu!

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Himalaiatik etorri denetik geratu gabe dabilen arren, "sarritan, jendeak uste baino lasaiago" bizi dela aitortu digu 'Faktoria'n Alex Txikonek. Hauek ez ditu, ordea, inondik ere aste lasaiak: hitzaldiak, elkarrizketak, apusturako entrenamenduak...

Everest, neguan eta oxigeno gabe, igotzea zen helburua, baina tontorrik egin gabe etorri da etxera. "Abenduan beste ahalegin bat" egin nahiko lukeela kontatu digu: "urtea luze joango da oraindik, diru kontuak begiratu beharra dago, baina ez nuke everestekio harremana bere horretan utzi nahi".

Himalaiako egonaldian, hamaika bisita jasotzen dute mendizaleek, eta azken bidaia honetan oinarrizko kanpalekuan Arri Zugarramurdi argazkilaria joan zaio bisitan, besteak beste. Arri Zugarramurdik kontatu digu, "Txindokin eta Ernion ibilitzen ohituta" egonik, "zoragarria" izan dela hango esperientzia.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)